Jayda Group-en espezialistak gara plano bidezko piezen mekanizazioan eta trokelgintzan.
Kualifikazio handiko eta diziplina anitzeko taldea gara, eta esperientzia handia dugu piezen mekanizazioaren sektorean. Gure bulego teknikoak eta gure produkzio-taldeak egunez egun dihardute mekanizazio-zerbitzu arina eta bizkorra eskaintzeko.
20 urtetik gorako esperientziak lan zehatza eta kalitatezko zerbitzua bermatzen ditu.
Esperientzia eta bermea
Talde gisa dugun esperientziari eta abangoardiako makineriaren alde egiten ari garen apustuari esker, berme guztiekin egin ditzakegu premiazko mekanizazio-zerbitzuak, eta moldakortasun handiz egin ditzakegu zerbitzu desberdinak, hala nola hainbat sektoretako pieza loteak, zatikatzeak edo prototipoak. Askotariko materialekin lan egiten dugu, hala nola mota orotako altzairuekin, aluminioekin, brontzeekin eta kobreekin, baita polimeroekin ere.
2023. urtean, Jayda Group-ek Talleres Mecánicos Landetxe SAL enpresa eskuratu zuen, eta, horri esker, aurrerapauso handia egin genuen gure ahalmenei dagokienez. Bi enpresen ekipoak eta makineria batzean, ahalmen handiagoa dugu produzitzeko eta eskaerei erantzuteko.
2025. urtean, 1.000 m2-ko azalerako instalazio berriak estreinatu ditugu. Instalazio horietan, bateratu egin dugu gure makineria-parkea, produktibitatea handitzeko eta zerbitzu arinago bat eskaini ahal izateko, betiere urte hauetan guztietan gure ezaugarri bereizgarria izan den kalitateari eutsiz.