Lortu doitasun eta kalitaterik handieneko plano bidezko mekanizazio-zerbitzua. Mekanizazioaren eta trokelgintzaren sektorean dugun 20 urtetik gorako esperientzia da metalezko piezekin plano bidez egiten dugun lanaren abalik onena.
Trokelgintza-proiektu bat baduzu, trokelgintzako eta mekanizazioko zerbitzu integral bat eskainiko dizun kualifikazio handiko eta diziplina anitzeko talde bat jarriko dugu zure eskura. Proiektu guztiek gure bulego teknikoaren laguntza jasotzen dute; zure eskaera berrikusiko dugu, eta zure enpresaren beharrei nolako soluzioa eman behar zaien adieraziko dizugu.
Prozesu osoa gure instalazioetan egiten da, diseinua, fabrikazioa eta tratamenduak egiten direnetik pieza amaitua entregatzen den arte. Gure produkzio-ahalmen handiari esker, plano bidezko mekanizazioko eta trokelgintzako zerbitzuak entrega-epe laburretan egin ditzakegu.
Gure lan guztiak zorrotz aztertzen ditugu, zuretzat mekanizatzen ditugun pieza guztien kalitatea bermatzeko.
Sektoreak
Etengabe bilatzen ari den gure makineria-parkeari esker, sektore ugaritan lan egiteko ahalmena dugu. Eta 5 ardatz jarraituko mekanizazio-zentroei eta gainerako produkzio-baliabideei esker, merkatuko doitasun-eskakizunetara egokitzen gara. Denborarekin, gure tamaina handitu ahal izan dugu. Egin iezaguzu kontsulta; behar duzun mekanizazio mota edozein izanik ere, zerbitzua eman ahal izango dizugu.
Gure makina guztietan, sektorean ibilbide luzea duten teknikari trebeek dihardute, eta gure esperientzia balio erantsia da, baita kalitatezko zerbitzu arin baten bermea ere. Esperientzia horri esker, epeak garaiz bete ditzakegu eta askotariko produktuetarako (hala nola sektore hidraulikoko balbuletarako, bieletarako, matrizeetarako edo puntzoietarako) proiektuak egin ditzakegu. Azkenik, gure bezeroak dira frogarik onena enpresa moldakorra garela eta sektore ugaritara egokitu gaitezkeela ziurtatzeko. Gure bezero batzuk honako sektore hauetakoak dira: siderurgia, makina-erreminta, automobilgintza, sektore eolikoa, jasotzearen sektorea, manufaktura-sektorea eta abar.
Akaberak eta tratamenduak
Zure mekanizazio-piezak akaberak, tenplaketak edo tratamendu termikoak behar baditu, Jayda Group-en horretaz arduratuko gara. Adierazi gure bulego teknikoari zure proiektuaren beharrak, eta pieza guztiak tratatuko ditugu entrega egin aurretik. Gure zerbitzu integralarekin, aholkularitza jasoko duzu prozesu osoan, eta, beharrezkoa izanez gero, tratamendurik zehatzena aukeratzen lagunduko dizugu.
Jar zaitez esperientzia duen mekanizazio-hornitzaile baten eskuetan, eta utz iezaguzu zure proiektuetan laguntzen; zure sektorearen beharrei erantzungo diegu beti, eta kalitaterik handiena ziurtatuko dugu jasoko dituzun pieza guztietan.